Sare sozial komertzialek ez dizkigute bidalketak ordena kronologikoan bistaratzen. Ezkutuko algoritmoak erabiltzen dituzte erabiltzaileen interakzioak handitzeko asmoz. Hain zuzen ere, 2018an Facebook gero eta gutxiago erabiltzen zela ikusi zutelako aldaketak egin zituzten bere algoritmoan. Zuckerbergek publikoki adierazi zuenez bere asmoa erabiltzaileen arteko loturak sendotu eta ongizatea handitzea zen. Barne dokumentuetan irakur daitekeenez Facebookeko langileek kontrako eragina izaten ari zela erakutsi zioten, erabiltzaileen alderik txarrena hauspotzen ari zirela: gorrotoa, desinformazioa…, baina berak bereari eutsi zion, modu horretan Facebooken interakzioak handitzen zirelako, nahiz eta pertsonen kalterako izan.
Albiste hau Facebooken inguruko monografiko baten parte da:
Facebookek badaki bere produktuek gorrotoa sustatzen dutela eta kaltegarriak direla, baina hala ere irabaziak handitzearen aldeko apustua egiten du, pertsonen kaltetan
Informazio gehiago: