1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Ekialdeko Barrutitik aldizkaria

Ekialdeko Barrutitik aldizkaria

Bezeroa:

2021

| Paperezko aldizkariak

| Euskarrien diseinua eta produkzioa| Bestelakoak

Ekialdeko Barrutia Donostiako Udalak 2018an sortu zuen lurralde horretarako erabakiak herritarren parte-hartzearekin hartzeko asmoarekin. Bere helburuetan laguntzeko, ezinbestekoa ikusi da komunikazioa, hau da, auzotarrek Ekialdeko Barrutiaren jardunaren berri izatea. Horregatik, Donostiako Udala 2021ean auzoetako etxe guztietara bidaliko den paperezko aldizkari edo buletin bat sortu zuen, hiru edo lau hilabetero bidaltzeko: ‘Ekialdeko Barrutitik’.

Iametzan aldizkari hau sortzen eta elikatzen lagundu dugu: egituraren osaketa, edukien sorrera, eta diseinua eta maketazioa. Modu berean, Antza Komunikazio Grafikoarekin lan egin dugu inprimaketa bideratzeko.