1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Steam Energia gida didaktikoa

Steam Energia gida didaktikoa

Laguntzailea:

2023

| Steam proiektuak

| Euskarrien diseinua eta produkzioa| Hezkuntza

Energiaren erabilera arduratsua eta pentsamendu konputazionala lantzeko gida

Belaunaldi berriak zientzian eta teknologian gaitzea daukan garrantziaz jabetuta, eta 2030 Agenda programarekin bat eginez, 2017an Iametzak Apika Steam egitasmoa sortu genuen. Hortik aurrera, ahalegin handiak egin ditugu STEAM ezagutzak garatzen laguntzeko, eta bide beretik jarraituta, aurten Lehen Hezkuntzako lehen eta hirugarren zikloetan energiaren erabilera eta kontsumo arduratsuaren inguruko lanketa egiteko gida didaktikoa atera dugu.

Lanketaren oinarria 2030 Agenda programan dago eta Garapen Jasangarrirako Helburuetako 7. helmugan, Energia irisgarria eta ez-kutsagarria. Horrez gain, gaur egungo erronkei erantzun bat emateko pentsamendu konputazionalak daukan garrantzia izugarria denez, gaitasun hori landu nahi da.

Irakasleentzako gida didaktiko honetan, argudiaketa kurrikularra, metodologia, lanketa-prozesua eta ebaluazioa egiteko tresnak eta baliabideak aurkituko dituzu. Iametzan metodologia eta edukiak landu ditugu, jasotzen diren esperimentuak eta ariketak prestatu ditugu eta gidaren diseinua egin dugu. Materialak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren onespena du.

Ongietorria ematen dizugu gida honetara, eta energiaren erabilera arduratsua eta pentsamendu konputazionala ikasgeletara eramatera gonbidatzen zaitugu.