Adimen artifizialeko makinak ez dira ‘aluzinatzen’ ari. Baina haien egileak bai

AI machines aren’t ‘hallucinating’. But their makers are
The Guardian
https://www.theguardian.com/commentisfree/2023/may/08/ai-machines-hallucinating-naomi-klein

The Guardian-en iritzi artikulua argitaratu du Naomi Klein kazetari, idazle, zinegile eta aktibista kanadarrak. Adimen artifizialaren erroreei errore deitu ordez “aluzinazio” hitza erabiltzeak enpresa teknologikoetako buruek sortutako mitologia eraikitzen laguntzen duela uste du. Adimen artifizialak pobreziarekin amaituko duela esaten digute, gaixotasun guztiak sendatuko dituela, aldaketa klimatikoa konpondu… Baina Kleinen esanetan haien helburua aberastasuna eta irabazien erauzketa maximizatzea da.