Metak erabiltzaileen baimena erraz ukatzeko eskubideari ez ikusia egitea legez kanpokotzat jo du NOYBek

Meta unlawfully ignores the users’ right to easily withdraw consent
NOYB
https://noyb.eu/en/meta-ignores-users-right-easily-withdraw-consent

2023ko azarotik aurrera urtean 252 euro ordaindu behar dituzte jarraituak izan nahi ez duten Instagrameko eta Facebookeko erabiltzaileek. Hori legez kanpokoa da, pribatutasunaren babeserako eta eskubide digitalen aldeko NOYB taldearen arabera, GDPR araudiak argi diolako datuak biltzeko baimena ematea bezain erraza izan behar duela ukatzeak. NOYBek kexa aurkeztu du Austriako datuen babeserako autoritatearen (DSB) aurrean, eta GDPRaren urraketa eragozteko Metari isuna ezartzea proposatzen du.