Privacy Badger-ek widget-en gaineko kontrola ematen dizu

Privacy Badger Puts You in Control of Widgets
Electronic Frontier Foundation
https://www.eff.org/deeplinks/2024/01/privacy-badger-puts-you-control-widgets

Ohikoa da webguneetan Twitterreko txioak edo YouTubeko bideoak kapsulatzea, baina widget horiek erabiltzaileen jarraipena egiteko aukera ematen diete erraldoi teknologikoei. Horiek guztiak modu lehenetsian blokeatzen hasi da Electronic Frontier Foundationek garatutako nabigatzaileetarako Privacy Badger gehigarriaren bertsio berria. Ondoren, erabiltzaileek erabaki dezakete blokeatuta mantendu nahi dituzten, edo behin bakarrik onartu nahi dituzten hirugarrenen eduki horiek, eta haien jarraipenerako tresnak, edo webgune horretan beti onartu behar diren.