Zuntz optiko publikoa instalatu dute Zaratamon, zerbitzua eman eta “burujabetza teknologikoa” sustatzeko

Geuria
https://geuria.eus/herriak/zaratamo/zaratamo-zuntz-optikoa-landa-eremua-internet-burujabetza-ehkom-2023/

Zuntz optikoaren azpiegitura publiko-komunitarioaren instalazioa egin dute Zaratamon, landa eremuan bizi diren herritarrei telekomunikazio zerbitzua hurbiltzeko asmoz. Momentuz, Madariaga auzoko etxeei eramango diete zuntza, baina instalazioak 500dik gora bizilagun hornitzeko kapazitatea dauka, etorkizunean sarea zabalduz gero.