Kataluniako teknologia burujabetzaren VI. kongresua

VI Congrés de Sobirania Tecnològica
Sobtec
https://sobtec.cat/programa

Bartzelonako Hangar zentroan egingo da Kataluniako teknologia burujabetzaren VI. kongresua. Martxoaren 2rako egun osoko egitaraua osatu dute: inteligentzia artifiziala burujabea izan daitekeen aztertuko dute, baita beste hainbat gai ere, esaterako OpenStreetMaps, mugikorretarako sistema eragile libreak, AINA proiektua, software librearekin sortutako artea… Izen-emateak doan sobtec.cat webgunean.