“HDEH2023: Adimen Artifiziala Auzitan” jardunaldia egingo da ekainaren 20an, Errenterian. Badalab-ek, Errenteriako Udalak eta UEUk antolatu dute elkarlanean eta hiru ardatz tematikoren inguruan (kazetaritza, hezkuntza eta arte-sorkuntza) teknologia hauen eta hauen inguruko diskurtsoen aldeko eta aurkako arrazoiak ezagutu, aletu eta eztabaidatuko dira. “Adimen Artifiziala eta kazetaritza” mahai-inguruan parte hartuko du Jon Torner Zabala (Zumarraga, 1977) kazetariak. Berarekin izan da UEU gaiaren gainean hitz egiteko.
Jon Torner: “Testuak agian azkarrago idatziko ditugu, baina kazetariak hor egon beharko du derrigor”
UEU