“Euskaldunoi on baino kalte handiagoa egin liezaguke adimen artifizialak, eta haren lan egiteko era ondo ezagutu behar dugu”

UEU
https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/gu-euskaldunoi-on-baino-kalte-handiagoa-egin-liezaguke-adimen-artifizialak-eta-haren-lan-egiteko-era-ondo-ezagutu-behar-dugu

Adimen artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgune liburua argitaratu berri dute UPV/EHUk eta UEUk elkarlanean. Aitzol Astigarraga Pagoaga (Mutriku, 1976) eta Jon Mentxakatorre Odriozola (Galdakao, 1992) dira liburuaren argitaratzaileak. Astigarragak, Informatika Ingeniaritza ikasi zuen UPV/EHUn eta 2017an doktore-titulua eskuratu zuen unibertsitate berean robot bertsolarien gaiaren inguruan. UEUren GOI Institutuko Irakaskuntza Masterreko zuzendaria da bai eta UEUko Informatika Saileko sailburua. Mentxakatorre, Giza Zientzietan graduatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta Filosofian doktorea (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa). Mondragon Unibertsitatean ari da, gaur egungo gizartea eta hezkuntza gaien gainean irakas-ikerketan. Filosofia Saileko arduraduna da UEUn. Haiekin izan da UEU liburuaren gainean hitz egiteko.