Multinazionalak jakinarazi duenez 72 MWko potentzia izango luketen bi “eguzki parke” edo makro-zentral fotovoltaiko eraiki nahi ditu foru lurraldean, baina ez du kokapenaren berri eman. Industria teknologikoan gehien kutsatzen duen enpresetako bat da Jeff Bezos milioidunarena, eta hori estaltzearen aitzakian berriztagarrien negozioan sartu da azken urteetan.
Amazonek Nafarroan “eskala handiko” bi zentral fotovoltaiko eraiki nahi dituela dio
ARGIA