Hitzaldia Donostian: Maorien datu burujabetza teknologikoa

Sustatu
https://sustatu.eus/1719903458

Ekainean aipagai izan genuen teknologia burujabetzaren behategi honetan maoriek maorientzat eraikitako munduko lehen biltegiratze azpiegitura. Bihar asteazkena Aotearoako edo Zeelanda Berriko bi teknikarik hitzaldia emango dute Donostiako EHUren informatika fakultatean, Gladys del Estal aretoan, 11:30etatik 13.00etara. Te Taka Keeganek “Maorien Datu Burujabetzaz” hitz egingo du, eta Albert Bifetek Waikato unibersitatean garatu duten software libreko tresna multzoaz: Waikato Environment for Knowledge Analysis (WEKA).