Beste
kaleak
| Webguneak eta aplikazioak
| Bestelako tresnak| HezkuntzaGarenaz hausnartu ahal izateko, ginena ezagutu behar dugu. Ariketa zaila, ordea historia egin dutenen erdiak garaiko liburu, aldizkari eta egunkarietatik at daudenean. Emakumeek egindako ekarpen horiek bistaratzea guztion betebeharra da.
Iametzan gaiaren gainean daukagun erantzukizuna praktikara ekarri nahi izan dugu eta “Beste Kaleak” egitasmoa sortu dugu.
ZER DA BESTE KALEAK?
Alde batetik, Euskal Herriko historia idatzi duten 50 emakume baino gehiagori buruzko informazioa biltzen duen webgune bat da. Bestetik ikastetxeetan txertatzeko proiektu didaktikoa ere bada, genero ikuspegiari buruz, ikasleen hausnarketa eta jarrera aktiboa bultzatu nahi duena.
ZEIN DA HONEN XEDEA?
Genero desorekaren erronka ikasgeletara eramatea nahi da. Era berean, ikasleen ekintzailetza bilatzen da, hausnarketatik ekintzarako urratsa eman dezaten. Momentu honetan hezkuntza sailekin harremanetan ari gara, egitasmo honekin ibilbide luzeago bat egiteko helburuz.
Iametzan egitasmoa burutu eta martxan jartzeko tresna guztiak garatu ditugu. Honen inguruko informazio eta material guztia bestekaleak.eus webgunean aurkitu dezakezue.
ZER PLANTEATZEN DUGU?
- EAEko zein Nafarroako ikastetxeetan proiektu pilotuak abiatzea, prozesuan zehar ikastetxeei aholkularitza eta laguntza eskainiz.
- Identifikatutako hobekuntzak egitea eta zabaltzen jarraitzea.