Gurasoek nola eta zenbat erabiltzen dituzten pantailak zuzenean dago lotuta seme-alabek pantailekiko duten harremanarekin

ARGIA
https://www.argia.eus/albistea/gurasoek-nola-eta-zenbat-erabiltzen-dituzten-pantailak-zuzenean-dago-lotuta-seme-alabek-pantailekiko-duten-harremanarekin

Haur eta gazteek mugikorrari itsatsita igarotzen duten denbora eta zein erabilera egiten duten kezka iturri dira. Fokua haiengan jartzeaz gain, ordea, helduok egiten dugun erabilera aztertzea da lehenengo pausoa, zer ikusi hura ikasten baitute nerabeek, Naturen argitaratutako ikerketa batek berretsi duenez.