Lorea Argaratek jasoko du Gladys Saria

PuntuEUS
https://puntu.eus/lorea-argaratek-jasoko-du-gladys-saria/

Lorea Argarate Zubia teknologo, dibulgatzaile eta musikari bilbotarrak jasoko du aurtengo Gladys Saria. Ingurune digitalean emakume gazteek garatutako ibilbidea saritu eta emakumezko erreferenteen proiekzioa bultzatzea dute helburu Gladys Sariek. Sari banaketa irailaren 26an izango da, Donostian, EHUko Informatika Fakultatean.