1994ko irailaren 29an gizarteratu zen Xuxen, “euskararako lehen zuzentzaile ortografikoa”. Geroztik igaro diren 30 urteetan arrakasta handia izan du, baina EHUko IXA taldeko hasierako kideek adierazi dutenez ez du etorkizuna ziurtatuta: “Hasieran eta urteetan zehar erakundeen babesa eta laguntza izan badu ere, gaur egun ez du jasotzen, eta merezi duen babesaren bila dabil”.