1. iametza
  2. Proiektuak
  3. “Euskal Erraldoiak” proiektuko ikas-egoera

“Euskal Erraldoiak” proiektuko ikas-egoera

Elkarlana:

2024

| Steam proiektuak

| Apika Steam| Hezkuntza

Hezkuntza zutabe estrategiko bat dela iruditzen zaigu, belaunaldi berrien eta orokorrean gizartearen etorkizunean zeharka eragina baitu. Teknologia eremuan ere eragin handia dauka, horregatik, ezinbestekoa da gazteak zientzian eta teknologian gaitzea, arlo hauetan ikasketak egitera anima daitezen. Hausnarketa horrek eraman digu hainbat STEAM proiektu martxan jartzera, betiere Hezkuntza Sailaren onespenarekin. Oraingoan, hortaz, Irungo Hirubide BHIrentzat “Euskal Erraldoiak” ikas-egoera sortu dugu, Apika Steam egitasmoaren barruan.

Ikasegoeraren azken helburua Irungo herriaren ondarean eta tradizioan garrantzi handia duten erraldoiak eraikitzea da. Horretarako, sei astean zehar hainbat gai landu dituzte ikastetxearekin elkarlanean prestatu dugun ikasegoera erabiliz: matematika eta geometria, herriko historia, Arduino eta Mblock bidezko programazioa, joskintza eta tindaketa, zirkuitu elektrikoak… Metodo zientifikoaren oinarriak ere ikasi dituzte, fisika eta kimikako esperimentuen bidez.

Lanketa osoan kontuan izan da 2030 Agenda programan dagoen Garapen Iraunkorrerako Helburuetako 13. helmuga: Klimaren aldeko ekintza. Ikasegoeran zehar hainbat hausnarketa txertatu dira: klima-aldaketaren inguruan, energia berriztagarrien garrantzia azpimarratuz, berrerabilpenari eta birziklapenari buruz, etab.