LibreTranslate itzultzaile automatiko libreari euskara irakatsi diote

LibreTranslate itzultzaile automatiko libreari euskara irakatsi diogu
Zientzia ala fikzioa
https://blogak.eus/urtzai/libretranslate-itzultzaile-automatiko-libreari-euskara-irakatsi-diogu

LibreTranslate software libreko itzulpen zerbitzua da eta hainbat hizkuntzen artean testuak automatikoki itzultzeko aukera eskaintzen du. Orain arte ezin zenez erabili euskaratik eta euskarara itzultzeko, Urtzi Odriozola euskarazko eredua prestatzeko lanean hasi zen. Ezusteko galanta hartu zuen bere eredua garatzaileei eskaini zienean haiek ere bat prestatzen ari zirela jakitean. Euskara erabilgarri dauden hizkuntzen zerrendan dago jada, eta LibreTranslateren interfazea ere euskaratu du Urtzi Odriozolak bere ingelesa-euskara eredua erabiliz.