Educamadrid eta MAX: burujabetza teknologikoa Madrilgo hezkuntza sisteman

ARGIA
https://www.argia.eus/albistea/educamadrid-eta-max-burujabetza-teknologikoa-madrilgo-hezkuntza-sisteman

EducaMadrid software librean oinarritutako hezkuntza plataforma 2002an jarri zen martxan Madrilgo Erkidegoan. Bi urte geroago, MAX (MAdrid_linux) sistema eragilea aurkeztu zen, hezkuntza-ekosistema libre, seguru eta iraunkorra osatzeko. Jaio zenetik bi hamarkada baino gehiago igaro direnean, gaur egun milioi bat inguru erabiltzaile ditu. Bertako kide Daniel Estebanek plataformaren aurkezpen praktikoa egingo du urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo den Euskarabildua jardunaldian.