EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software askearen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzeari buruz

Eusko Legebiltzarra
https://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=120:18:8148375925830::NO:RP,RIR:P18_ID,P18_EXPAND:84054,N

EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software librearen ezarpena ere bermatzeari buruz eztabaidatuko dute gaur Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek proposatuta. 2023/24 ikasturtean ikastetxe batzuk eskaera egin zioten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari: eskainitako ordenagailuek Microsoft Windows eta Google ChromeOS sistema eragileez gain GNU/Linux ere instalatuta izatea. Horretarako Euskal Herrian bertan helburu pedagogikoekin sortutako TxikiLinux edo Luberri Linux banaketak erabili daitezke.  Hemen ikus daiteke eztabaida zuzenean.