Bihar sei urte beteko ditu Mastodon.eusek. Urtemuga ospatzeko “Gure aukera, sare libreak” atxikimendu kanpaina abiatu dute. Nabarmendu dutenez “Fedibertsoak gardentasuna, komunitatearen balioa eta erabiltzaileekiko errespetua lehenesten ditu, sare pribatibo eta zentralizatuek ez bezala”. Horrez gain, adierazi dute “sare libreak funtsezkoak direla gure hizkuntza eremu digitalean garatu, hazi eta presentzia duina izateko aukera bermatzen dutelako, kanpoko erabakien zain egon gabe”.