Arantza Díaz de Ilarrazak 1970eko hamarkadan ikasi zuen Informatika EHUn, programak paperean idatzi, idazkari batek paper zulatuetara pasa, eta Madrilera maleta batean bidaltzen ziren garaian. Geroztik, 1981etik 2023ra Donostiako Informatikako Fakultatean lan egin du. Ez du edonolako curriculum-a. Irakasle kontratatuen artean gorengo maila den irakasle oso kategoriako lehen emakumea izan zen EHUn, IXA taldearen sorreran parte hartu zuen, HITZ ikerketa-zentroaren sortzaile eta lehen zuzendaria izan da…
Arantza Diaz de Ilarraza: «Jendeak uste du informatika dela enpresen administrazio eta kudeaketa lanak egitea, baina asko du matematikatik»
Gipuzkoako Hitza