Globalizazio basatiak agerian utzi du gure bizimoduak inguruneak ematen dizkigun baliabideak gainditzen dituela.
Desazelerazioaz, deszentralizazioaz, subiranotasun eta kontrol autonomoaz hitz egiten da hainbat esparrutan, eta esparru teknologikoa, jakina, ez dago guzti horretatik kanpo.
Asko dira menpekotasun teknologikoa murrizteko teknologia berrien garapenean, ekoizpenean eta eskuragarritasunean borrokan ari diren herrialde zein herritar taldeak. Teknologia libre, deszentralizatu eta federatuen aldeko apustua eginez.
Garrantzitsua da gizarteak egoera eta arazoa ulertzea, ezagutzatik abiatuta, herritarrek teknologiari buruzko erabaki aktiboak har ditzaten.
Utopia zerumugan dago.
Bi pauso ematen ditugu eta bera bi pauso urruntzen da.
Ibili arren, ez dugu inoiz harrapatuko.
Orduan, zertarako balio du utopiak?
Horretarako, ibiltzeko balio du.