1. iametza
  2. Proiektuak
  3. MuittuJakin

MuittuJakin

Bezeroa

2024

| Marka eta komunikazio lanketak

| Komunikazio kanpainak| Bestelakoak

Lezoko Kirol Zerbitzuak Muittu Lezo estrategia sortu zuen herritarren artean bizitza aktiboa eta osasuntsua sustatzeko helburuarekin. Estrategia hau aurrera eramateko sarean eta elkarlanean aritzen dira Udala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Osakidetza eta Hezkuntza komunitateak.

Orain, Lezoko herritarrak bizitza aktibo eta osasuntsuaren inguruko ideia orokor eta oinarrizkoen berri eta gutxieneko ezagutzak izateko, Muittu Jakin egitasmoaren barruan komunikazio kanpaina bat jarri da martxan. Kanpaina hau Lezoko herritar guztiei zuzenduta dago, baina batez ere bizimodu osasungarria ez duten pertsonengana heldu nahi da.

Horretarako, Kirol Zerbitzuak jasotako oinarrizko ezagutzak gai desberdinetan banatu eta horietako bakoitzarentzako lanketa bat planteatu zen, betiere egitasmo beraren barruan kokatuz eta gai guztien artean koherentzia komunikatiboa mantenduz.

Muittu jakin egitasmoan planteatu diren 10 gaiak:

1. Jarduera fisikoaren eragina
2. Elikadura osasungarria
3. Oinarrizko gaitasun fisikoak
4. Loaren higienea
5. Indarra
6. Hidratazioa
7. Osasun emozionala
8. Erresistentzia
9. JJFF gaixotasun mentaletan duen eragina
10. Sedentarismoa VS Ez aktibotasuna

Oraingoz, lehen kanpaina egin da.

Aurrekanpaina
Muittu Jakinen berri emateko kanpaina moskeo bat prestatu zen. ‘Moskeoa’ komunikazio-planen lehen faseetan erabili ohi izan den teknika da, xede-publikoaren arreta erakartzeko eta misterioaren eta suspensearen bidez jakin-mina sortzeko. Horretarako fase desberdinetan Iametzako Diseinu eta Komunikazio sailek Lezoko Kirol Zerbitzuarekin batera elkarlana egon da. Saio parte-hartzaile baten bitartez Design Thinking metodologian oinarritutako berrikuntzarako tresnak erabili genituen.

Emaitza markarekin lotura zuzena izan duen “maskota” baten sorrera izan zen. Maskota hori lehen kanpainaren lantzamenduaren aurretiko astean herritik ekintza ezberdinak egiten egon zen.

Kanpaina: Jarduera fisikoaren eragina
Jendea ez da kontziente jarduera fisikoak bizi-itxaropen eta -kalitatean duen eraginaz. Azken urteetan jarduera fisikoarekiko sentsibilitate handiagoa garatu dela hauteman arren, datu guzti horiek oharkabean pasatzen dira egunero jasotzen dugun informazio eta estimulu kopuruagatik. Zaila da gizartearen ohiturak aldatzeko gai den mezu eta formatu bat aurkitzea. Hala ere, hausnarketa eta jokabide-aldaketa eragin dezakeen bideetako bat benetako esperientziak ezagutzea eta esperientzia horiek bizi izan dituztenekin enpatizatzea da, are gehiago jende ezagunarena bada. Modu berean, aurrez-aurreko informazio-ematea ere eraginkorragoa da Horregatik herrian eta herriko jendearekin bideo elkarrizketa batzuk landu ziren.

21 egunetako erronka
Dinamika honek ez luke zentzu handirik izango jarraipenik ez balu. Beraz, parte-hartzaile bati jarduera fisikoarekin lotutako bizi-ohiturak hobetzeko erronka bat proposatu zitzaion. Horretarako, erronka aurretik elkarrizketa bat egin zitzaion, eta erronka bukatzean beste bat, emaitzak eta aldaerak ikusteko. Aurrerapausoak ikusteko, erronka egin duen pertsonari prozesuko testigantzak jasotzea eskatu zitzaion.

Komunikazio eta marka lanketa
· Kale dinamikaren prestaketa
· Kanpaina moskeoaren eta lehen kanpainaren leloak
· Datuen infografía
· Sare sozialetarako irudiak eta plangintza: Instagram
· Sustapen mezuak
· Bideoak
· Udalaren webgunerako irudiak
· Marka lanketa eta elkarbizitza