1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Labur.eus URL laburtzailearen berritzea

Labur.eus URL laburtzailearen berritzea

Elkarlana:

2025

| Webguneak eta aplikazioak

| Bestelako tresnak| Bestelakoak

Labur.eus URL laburtzailea euskal komunitatearen plataforma erreferentea da, 5.000 erabiltzaile erregistratu eta 600.000 URL baino gehiago ditu sortuta. Hedabideek, hezkuntza-sektoreko profesionalek eta askotariko eragileek eguneroko lanean erabiltzen dute, informazioa errazago partekatzeko eta euskarazko eduki digitalen zabalkundea errazteko.

PUNTUEUS Fundazioarekin daukagun lankidetza estrategikoaren lehendabiziko mugarri handia labur.eus tresna berritzea izan da. Gainera, berrikuntzarekin batera, zerbitzu berriak eta funtzionalitate aurreratuak gehitu dira, erabiltzaileei esperientzia hobea eskainiz.

Funtzionalitate berriak eta esperientzia hobea

Labur.eus berrituak, diseinua eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeaz gain, profesionalentzako zerbitzu aurreratuak eskainiko ditu. Profesionalentzako Plan berriari esker, enpresek eta norbanakoek beren laburdurak pertsonalizatu eta domeinu propioak kudeatzeko aukera izango dute. Estatistika aurreratuen bidez, erabiltzaileek laburduren eraginkortasuna neurtzeko datu zehatzak eskuratu ahal izango dituzte. Firefox, Chrome eta WordPress-erako plugin berriek erabilgarritasuna hobetu eta tresna hau eguneroko lanean integratzeko aukerak zabalduko dituzte. Gainera, API berrituak erabiltzaileek Labur.eus zerbitzua beren sistemetan integratzeko aukera emango du.