1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Mintzaian elkartearen webgune berria

Mintzaian elkartearen webgune berria

Bezeroa:

2025

| Webguneak eta aplikazioak, Marka eta komunikazio lanketak

| Udal/Elkarte atariak, Marken garapena| Bestelakoak

Mintzaian Hendaiako elkartea da, eta herriko bizitza euskalduntzeko helburuarekin sortu zen. Gaur egun euskal herritarren saretze lanak egiten ditu, eta besteak beste, Txingudi bailaran euskaraz antolatzen diren ekitaldi eta egitasmoei buruzko informazioa zabaltzen du. Webgunea erakargarriago bihurtu eta euren komunikazioa hobetzeko ahalegin batekin, irudi korporatiboa eraiki eta atari berri bat sortu dugu.

“Enbor ebakiak momentu batean gertatu zen euskararen etena adierazten du, herriaren ekinez lortutako euskararen loratzea irudikatzen dute kimu berriek, eta azkenik borobilak arnasguneen indarra azpimarratzen du.
Sustraiek herriarekiko lotura islatzen dute.
Trazu borobilduen bidez hurbiltasuna eta komunitate sentimendua adierazten ditugu.
Euskaltzaletasuna erakusten du zuhaitzak, gure sustraietatik adar berriak sortzen dituenak.
Zuhaitzeko adarrek euskaldunen aniztasuna adierazten dute, enbor komun batetik sortzen direnak, komunitate baten parte.”

Komunikazioak Hendaiako herritarrei zuzenduta dagoenez gero, garrantzitsua iza da atariak,  eskaintzen dituzten zerbitzu eta azken albisteen berri emateko, erabiltzailearen arreta deitu eta informazioa argi adieraztea. Horregatik, webgune berriak hainbat ardatz kontutan hartu ditu: erabiltzailearen esperientzia (alde publikoaren erabilgarritasuna zein estetika), komunikazio-gaitasuna (elkartearen mezuak ongi helaraztea) eta mantentzeko erraztasuna (WordPresseko administrazio gunearen prestaketa).