1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Hihaizhi gazteentzako jolasa eta lehiaketa

Hihaizhi gazteentzako jolasa eta lehiaketa

Babesleak:

2024

| Webguneak eta aplikazioak, Marka eta komunikazio lanketak

| Aplikazio ludikoak, Komunikazio kanpainak| Euskara, Gazteak

Gazteen artean euskararen erabilera eta ikaskuntza modu berritzaile eta atsegin batean sustatzeko asmoz, HiHaizHi proiektua abiarazi da, ikaskuntza, dibertsioa eta lehiakortasun osasuntsua uztartzen dituen euskarazko jolasa.

HiHaizHi lehiaketak eguneroko pertsonaia misteriotsu baten irudia du ardatz. Irabazteko, parte-hartzaileek nor den asmatu behar dute lehenik, eta, ondoren, pertsonaia horrekin zerikusia duten ariketa batzuk osatu behar dituzte, euskara hobeto menderatzeko diseinatuak. Lehiaketaren egiturak gazteei banaka edo taldeetan parte hartzeko aukera ematen die, ikaskuntza autonomoa eta talde-lana sustatuz.

Jolasaren froga fasean, Kukulaisi Aisialdiaren Topagunearen eta Irutxuloko Hitzaren laguntza jaso da. Hala, erabiltzaileek, lausotutako irudi bat eta gai bat oinarri hartuta eguneko pertsonaia asmatzean zatzan jolasak.

Proiektua borobiltzeko, lehiaketa bat ospatu zen 2024ko abenduaren 2tik 15era. Jolasa publiko osoari zabalik egon den arren, lehiaketa 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendua izan da. Guztira, Euskal Herriko 14 pertsonaia publiko asmatzea izan da erronka. 100 parte hartzaile baino gehiagok jokatu dute eta hiru sari banatu dira: sailkapen orokorreko saria eta lehiaketak iraun duen arte bakoitzeko sariak (guztira bi).