1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Arnasetik bideo sormen lehiaketa

Arnasetik bideo sormen lehiaketa

Babeslea:

2024

| Marka eta komunikazio lanketak

| Sare sozialen estrategia eta kudeaketa, Euskarrien diseinua eta produkzioa| Euskara, Gazteak

Arnasa Gara ekimenak ARNASETIK bideo sormen lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteen sormena pizteko eta euren hizkuntza ohituren inguruan gogoeta eragiteko. Arnasa Gara UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin sustatutako egitasmoa da, eta euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea du helburu, euskararen biziberritzeari egiten dioten ekarpena nabarmenduz.

Lehiaketaren aurtengo edizioaren produkzioaz eta sustapenaz arduratu da Iametza. Era honetan, komunikazio, diseinu eta garapen arloko hainbat eginbehar burutu ditu:

  • Prentsari bideratutako edukien sorkuntza.
  • Hedabideekin harremanean laguntza eta bitartekaritza.
  • Parte hartzaileen sormen lanen kudeaketa (YouTube eta webgunean). Bideoak YouTubetik webgunera automatikoki iraultzeko sistema berri baten garapena.
  • Sare sozialen plangintza eta kudeaketa.
  • Sare sozialetarako edukien sorkuntza (irudien diseinua, bideoak, idatzizko edukia, etab.)
  • Sari banaketa ekitaldiaren antolaketa.
  • Albisteen sorkuntza eta argitalpena (webgunean).
  • Diseinu lanak. “Arnasetik” markaren berrikuntza eta berdiseinua.
  • Marka berriaren estetika jarraituz, euskarrien diseinu eta produkzioa: lehiaketako kartelak, eskuorriak, sare sozialetako postak, lehiaketaren  oinarriak, bideoentzako grafismoak eta wegbuneko irudizko edukiak.
  • Webgunearen garapena (WordPress). Aurtengo edizioari dagokion atalaren microsite berri baten sorkuntza, garapena, diseinua eta kudeaketa. “Lehiaketa” atalaren diseinu berritzea: informazioaren egituraren egokitzapena erabilerrazagoa izan dadin. Kategoria  bakoitzaren orrialdean herriaren arabera sailkatzeko aukera ere garatu  dugu.
  • Webguneko azala eta albisteen atalaren eguneraketa lehiaketa fasearen arabera.
  • Bozketa fase sistemaren garapena webgunean
  • Aurtengo bideo lehiaketan 260 sorkuntza lan jaso dira, 40 udalerri ezberdinetakoak. Iaz baino 148 lan gehiago izan dira.