2020an Microsoften Irlandako filialak ez zuen sozietate zergarik ordaindu

255.000 miloi euroko irabaziak izan zituzten iaz, Irlandako Barne Produktu Gordinaren ia hiru laurden da hori. Enpresa honek biltzen ditu Microsoften softwarea erabiltzeagatik ordaindutako lizentzietatik. Zergei dagokionez enpresa Bermudetan kokatuta dagoenez, ez dute sozietate zergarik ordaintzen.

Microsoft bezalako multinazional berekoien iturria moztu behar lukete administrazio publikoek. Euskal Herrian dirutza ordaintzen da guztion dirutik administrazioko Microsoften lizentziak ordaintzeko. Valentziako Generalitat-a bide onetik abiatu dela dirudi, paradisu fiskalak erabiltzen dituzten filialak dituzten enpresak, lehen aldiz, konkurtso publiko batetik baztertuko dituztela iragarri baitu.

Informazio gehiago:

Elkarbanatu
efes (CC0)
Menua