Eusko Jaurlaritzaren menpeko Hazi erakundeak software eta hardware librea erabiltzea debekatu du lehiaketa publiko batean

Diru publikoa kode publikoaEusko JaurlaritzaSoftware libreaTeknologia burugabetza

2020ko azken egunetan argitaratu zen lehiaketaren helburua ganaduaren kokapena ezagutu eta kontrolatzeko gailu elektroniko baten diseinu eta fabrikazioan laguntza teknikoa ematea da. 190.000 euroko aurrekontua du (BEZik gabe).

2012ko dekretu batek EAEko administrazio publikoek garatzen dituzten aplikazio informatikoen kodea askatzera behartzen du. Horretaz gain, Haziren Gailuaren garapenean hardware eta software librea erabiltzea galarazteko ematen diren arrazoiek ez daukate ez hanka ez buru: “produktu kontrolatu eta jabedun bat lortuko da, azken produktuaren gaineko kontrol gehiago izateko”. Software eta hardware librea dira ezaugarri horiek ziurtatzen dituztenak, bestela garapena egingo duen enpresaren menpe geratuko da Hazi.

Informazio gehiagorako: