Facebook arazo handi bat dauka moderazioarekin (edo moderazio ezarekin)

FiltrazioaSare sozialak

Filtratutako dokumentuek arauak denentzat ez direla berdinak erakutsi dute. Profil altuko erabiltzaileen kasuan ez ikusia egiten dute. Horietako batzuk beren pribilegioa erabiltzen dute jazarpena egin eta biolentziarako deiak egiteko.

Facebookeko langileek hainbat aldiz jo dute alarma hainbat kontu oso larriri buruz: Ekialde hurbilean emakumeak giza trafikorako erakartzeko erabiltzen da, Etiopian gutxiengo etnikoen aurkako biolentzia sustatzeko. Giza organoen salerosketa, gobernuen disidentzia politikoen aurkako ekintzak… Kasu askotan Facebooken erantzuna ez da egokia izan edo ez dute ezer egin.

Albiste hau Facebooken inguruko monografiko baten parte da:
Facebookek badaki bere produktuek gorrotoa sustatzen dutela eta kaltegarriak direla, baina hala ere irabaziak handitzearen aldeko apustua egiten du, pertsonen kaltetan

Informazio gehiago: