Goienerrek energia komunitateak sustatzen jarraituko du ingurumena errespetatuz eta gizartea ahaldunduz

Energia burujabetzaEnergia komunitateakGoiener

Aurreko saioan Gares, Urrotz, Espartza eta Lasierra herrietako energia-komunitateak aipatu genituen. Orduan aipatu genuen bezala, energia-komunitateak energia berriztagarrien autokontsumorako bildutako pertsona, enpresa txiki, elkarte eta tokiko erakundeek osatutako erakundeak dira.

Aste honetan jakin dugu Goiener energia berriztagarrien kooperatibak Hernani eta Leitzan ere energia komunitateak abiarazteko prozesua martxan duela. Nabarmendu dutenez energia komunitate guztiak ez dira berdinak. Goienerrek energia guztiona eta guztiontzat izatea nahi du. Horregatik proiektu faraonikoetatik urruntzen dira (baita berriztagarriak erabiltzen dituztenean ere) eta pertsonak ahalduntzen saiatzen dira.

Informazio gehiagorako: