Luberri 20.04 argitaratu du Alex Gabilondok

GNU/LinuxhezkuntzaHezkuntzan LibrezaleLuberriTeknologia burujabetza

Luberri hezkuntzara zuzendutako GNU/Linux banaketa bat da. Bertsio berri honen berritasun nagusia Linux Minten oinarritua egotea da. Orain artekoak Ubuntun oinarrituta zeuden.

Hezkuntzara egokitutako Linux Mint pertsonalizatu bat da. Hezkuntzan erabilgarriak diren euskarazko programa mordo bat dakartza instalatuta. Guztia euskaraz, noski. Oso itxura ona dauka eta Euskal Herriko hainbat ikastetxetan erabiltzen da.

Hezkuntzan Google multinazionalaren Chromebook-ak, Gsuite… eta abar nagusitu dira azken urteetan. Mendekotasun horrek eragindako kezka gero eta handiagoa da. Horren adierazgarri Hezkuntzan Librezale taldearen sorrera eta izaten ari den zabalkundea. Matrix/Telegram talde batean biltzen dira.

Informazio gehiagorako: