The Social Dilemma dokumentalak sare sozial komertzialen miseriak agerian utzi ditu. Zatoz Fedibertsora!

Azkenaldian puri-purian dagoen The Social Dilemma dokumentalak sare sozial komertzialen miseriak agerian utzi ditu, baina ba al dago alternatibarik? Bai, noski! Iazko Euskarabildua Jardunaldietan eman nuen hitzaldian esan nuen bezala bestelako sare sozial batzuk posible dira: Fedibertsoa.

Fedibertsoa elkarren artean bateragarriak diren sare sozial desberdinetako milaka komunitatez osatua dago. Hortik datorkio izena: federazioa + unibertsoa. Ohiko sare sozial zentralizatuetan erabiltzailea da produktua. Fedibertsoa gauzak beste modu batean egin daitezkeela erakusten ari da, pertsonak eta komunitateak erdigunean jarriz: software librea, deszentralizazioa, burujabetza eta autogestioa…

Informazio gehiagorako:

Elkarbanatu
Menua