Whatsappen pribatutasun politika aldatzeak hautsak harrotu ditu

MatrixpribatutasunaSignalWhatsappXMPP

Azkenean maiatzera atzeratu dute onartzeko epea, ziur aski denborarekin gauzak lasaitzen diren ikusteko, iragarpena egin zutenetik Telegram eta Signal-en deskargak izugarri hazi baitziren.

Bietatik Signal gomendatuko nuke, zentralizatua izan arren gutxienez software librea delako (Telegramen zerbitzari aldeko kodea ez da librea) eta muturretik muturrerako zifratzea modu lehenetsian aktibatuta daukalako.

Hala ere, horiek bezain ezagunak ez diren beste bi alternatiba aipatu nahi nituzke: Matrix eta XMPP. Biak komunikazio deszentralizatu, federatu eta segururako protokoloak dira. Zerbitzu zentralizatuetan botere guztia esku berdinetan dago, eta hori ez da komenigarria. Xehetasun gehiagorako Dabid Martinezek ARGIAko Leihotik ihesi blogean idatzitako “Whatsapp eta gero zer?” artikulua irakurtzea gomendatuko nuke.

Informazio gehiago: