Amatasuna eta teknologia berriak

Nire inguruan jende asko oso kritikoa da hauen erabilerarekin, baina askotan pentsatzen dut sinesmen hori informazio ezak sortzen duela.

Gauza guztiak bezala, neurrian eta erabilera egokia egin ezkero, zergatik izango dira ba txarrak??

Ama estreinatu berria naiz, eta haurdunaldian teknologia berriei esker informazio bilketa ikaragarria egin nuen: erditze naturala, edoskitzea, heziketa, haurra soinean eramatea… Hasieratik argi nuen zer nahi nuen eta zer ez nuen nahi, nahiz eta gero gauza guztiak ez diren norberak nahi bezala izaten… baina informazio bilketa hori teknologia berriei esker egin ahal izan nuen.

Nire haurdunaldian, erditze ostean eta gaur egun ere paper garrantzitsua jokatzen dute sare sozialek (Facebookek bereziki) eta teknologia berriek, bereziki informazioa bilatzeko, kezkak argitzeko… Facebooki esker nire ezagutzak handitzea lortu nuen. Eta aldi berean, bakarrik ez negoela sentitzen lagundu zidan. Talde ezberdinetan ama asko aurkitu baititut nire sentipen eta bizitzeko modu berdinarekin. Haurra jaio ostean on-line egotea mugikorrari esker lortzen nuen, haurrari titia emateko une luzeeeee eta ugariak aprobetxatzen nituen egunean jartzeko hain interesgarriak zaizkidan gaietan.

Blog interesgarri ugariz gain, honako erakunde hauen informazioa izan zait oso baliagarria:

Hamar hilabeteko etenaldiaren ostean lanera itzuli beharra iritsi zen, ordea, une gogorra benetan, baina teknologia berriek asko erraztu didate inkorporazioa. Etxetik lan egiteko aukera dugu Iametzan, teknologia berriei esker noski, eta hori ama zarenean, bereziki, ez dago diruarekin ordaintzerik.

Nire amatasunean, sare sozialek eta teknologia berriek bere lekua izan dute, niretzat garrantzitsua oso. Orain, ordea beste kezka bat dut, niretzat hala baldin badira, nire alaba eurekin jaio dela, zer suposatuko dute teknologia berriek eta sare sozialek bere bizitzan? Horrek apur bat ikaratzen nau…

Aurreko bidalketa
Iametzak PuntuEUS banatzaile ofiziala izateko hitzarmena sinatu du Fundazioarekin
Hurrengo bidalketa
Eus domeinuak erdi prezioan eskuratu daitezke abuztuaren 31 arte