Elisabeth Pombo(r)en bidalketak
Antonio Mercero Museo Birtuala aurkeztu dugu gaur
Gaur, 11:30etan aurkeztu da Antonio Mercero Museo Birtuala. Lasarte-Orian jaiotako zinemagile ospetsua duela urtebete zendu zen eta bai Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek zein Gipuzkoako Foru Aldundiko Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol saileko diputatuak nabarmendu dutenez, beharrezkoa zen ikus-entzunezko ondarea jasotzen duen proiektu hau burutzea. Webgunearen diseinua, garapena eta dokumentazio lana Iametzako lan-taldeak egin dugu, lehiaketa publiko bidez proiektuaren esleipena lortu ondoren.
Bilaketa bakarrari buruz hitz egingo dute biharko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan
Bihar Villabonako Subijana Etxean egingo diren Xenpelar Dokumentazio Jardunaldien izenburua honakoa da: 'Bilaketa bakarra erabiltzaileentzat: datu guztiak klik batean'.
Iametza azken urtetan Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin elkarlanean ari da, BDB artxibo digitalaren gauzatze teknologikoa egiten. Lankidetza horren emaitza izan da IDOKUM tresna, oraindik garatzen jarraitzen duguna. Hori dela-eta, Xenpelar-eko kideek aurtengo dokumentazio jardunaldietan parte-hartzeko aukera eskaini digute. Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu Euskal Herriko Bertsozale elkarteko lagunei.
Euskaraldia amaitu da: Eta orain zer?
Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatzen dugu. Urtero bezala Euskal Herriko txoko desberdinetan ekitaldi desberdinak antolatu dira eta aurtengoan lehen aldiz Euskaraldiaren amaiera ere ospatuko dugu. 11 egun Ahobizi edo Belarriprest izan ondoren, txapa uzteko unea iritsi da.
Burujabetza teknologikoa: Euskarabilduatik ikasitakoaren irakurketa
Duela zazpi urte ekin genion Euskarabildua jardunaldiak antolatzeari. Harrezkero urtez-urte teknologiarekin lotutako gai desberdinak jorratu ditugu, baina aurtengoak izan du Iametzarentzat xarma berezi bat eta gure barnean heltzea eta aldatzea ekarri duela esango nuke.
iametzak programatzailea behar du
Garapen lanetan aritzeko pertsona behar dugu. Gure proiektuaren parte izan nahi duzu?
Hainbat komunikazio proiektutan aritzeko pertsona behar dugu
Eskaintzen dena, lan talde gazte batean integratzea eta komunikazio proiektu desberdinetan parte hartzea da.
‘Egunean’ kaleratu dugu, lehen euskarazko CC lizentziadun albiste sindikatzailea
Iametza interaktiboak, Ametzagaiña taldearekin batera, garatu du Egunean, irakurlea aktualitateari buruz egunean egoteko. Creative Commons lizentziapean zabaltzen diren edukiak soilik kontuan hartzea erabaki dugu, modu honetara zabalkunderako lizentzia hautu hori egiten duten hedabideak saritzeaz gain, informazioaren demokratizazioa bultzatzen dugu, egile eskubideekin egon daitezkeen arazoak saihestuz.
Iametzako emakumeok martxoaren 8ko greba feministaren deialdiarekin bat egingo dugu
Pasa den ostiralean egindako talde bileran erabaki genuen Iametzako emakumeok martxoaren 8ko 'Emakumeok planto' greba feminista deialdiarekin bat egingo genuela.
Elurra dela-eta gaur Lasarte-Oriako bulegoan ez dago inor
Iametzako bezero eta hornitzaile guztiei jakinarazi nahi dizuegu elurra dela-eta gaur Lasarte-Oriako bulegoan ez dagoela inor.