OpenLowCodeLabs proiektua Low Code eta Open Source tresnak ikertzea eta garatzeko ekimen berritzaile eta kolaboratiboa da. Proiektuaren helburua ETEen eta beste eragile teknologikoen lehiakortasuna bultzatzea da haien premietara egokitzen diren Low Code-ko soluzioen bidez.

Low Code-ko tresnak, kode gutxiko edo koderik gabeko programazioa erabiltzen duten tresnak dira, programazio-prozesua errazagoa eta intuitiboagoa eginez. Open Source kontzeptuak, bestalde, publikoaren eskura jartzeko moduan diseinatutako kodeei egiten die erreferentzia. Gauzak horrela, OpenLowCodeLabs proiektuak berrikuntza teknologikoa sustatu nahi du estatu mailan, kode irekiko soluzioen erabilera sustatuz software arina, eskuragarria eta lehiakorra garatzeko.

GAIA Klusterra proiektuaren kordinatzailea da eta iametzak, beste erreferentziazko soluzio teknologiko berritzaileen enpresa garatzaileekin batera, proiektuan parte hartzen du.

Informazio gehiago Gaia Klusterraren webgunean