Eskatzen dena:
- Diseinu grafikoan, arte ederretan edo informatikan ikasketak.
- Diseinuko/edizioko programa desberdinak menperatzea (Photoshop, Illustrator, adobe XD,… ).
- HTML5 eta CSS3 guztiz menperatzea (webak, buletinak eta mugikorrak) eta W3C-ko arautegia ezagutzea.
- SASS ezagutza.
- Bootstrap Framework-a
- Erabilerraztasuna eta irisgarritasuna aplikatzen jakitea.
- WordPress-en inguruko ezagutza.
- Inprentarako lan puntualak egiteko gaitasuna.
- Euskaraz jakitea.
- Egindako lanak erakustea ezinbestekoa da.
Kontuan hartuko dena:
- Ilustrazio edo marrazketa lanak.
- Animazioak.
- Bideo eta audio edizioa menperatzea.
- Mugikorretarako aplikazioak diseinu mailan garatzeko ezagutza: Ionic framework.
- Esperientzia antzeko lanetan.
Eskaintzen dena:
- Proiektu berritzaileetan parte-hartzeko aukera.
- Beste lan batzuekin uztargarria izan daitekeen lan jarduna. Ordu kopurua hautagaiaren arabera adostuko da.
- Freelance diren hautagaiak ere onartuko dira. Horrelako kasuetan etxetik lan egiteko aukera dago, baina dedikazio jakin batekin Iametzako bulegora etortzea eskatuko zaio hautagaiari.
- Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2018ko urriaren 15a baino lehen, "diseinatzailea" erreferentzia adieraziz.