Lehenengo euskal emakumeak urrea eskuratu du Rioko olinpiar jokoetan baina badirudi Chorrautek titularrak ama izateagatik betetzen dituela. Beste askok ordea ama izan orduko bilatzen dituzten mutil lagunen kontuengatik egiten dira ezagun, eta gorpuzkera lirainengatik azaltzen dira kirol egunkarietan.
Emakumeok protagonista!
Bitartean, jaietan eta jaietatik at emakumeak erasotuak eta jipoituak izaten jarraitzen dute. Zalantzan jartzen dira gainera emakumeak kalera ateratzeko moduak eta formak. Baina emakumeon egoera hobera doa, parekidetasunean aurrerapausoak ematen ari gara eta jendartearen kontzientziak aldatuz doaz. Nik neuk, aurrerapauso bakanak atzematen ditut eta zinez zalantzak dauzkat arlo askotan aurrera edo atzera goazen.
Bakoitzak baina bere eremuan oraindik ere egiteko asko daukagu. Nik nire aldetik, emakume indartsu, azkar, kementsu eta lehiakorrei buruzko titularrak idatziko ditut. Saiatuko naiz futbola eta emakumeen futbolaren artean bereizketarik ez egiten eta hartara kirolaren datu basean emakumeen aipamenak gizonezkoenen erdia izateari lagako diote.