Euskal Herriko emakumeen izena eta izana

Garenaz hausnartu ahal izateko, ginena ezagutu behar dugu lehenbizi. Ariketa zaila, ordea historia egin dutenen erdiak garaiko liburu, aldizkari eta egunkarietatik at daudenean. Emakumeak falta zaizkigu historia liburuetan, Wikipedian, zientzia aldizkarietan eta filmeetako protagonisten artean baina emakumeek egindako ekarpen horiek bistaratzea guztion betebeharra da.

Iametzan gaiaren gainean daukagun erantzunkizuna praktikara ekarri nahi izan dugu, eta Euskal Herriko 50 emakume esanguratsu baino gehiagoren ekarpenak jaso ditugu bestekaleak.eus webgunean. Aipatu webgunean, emakumeen bizimodu eta bizipenez gain, egun dagokien lekua eskuratzeko kale izendegietarako plakak eskuratu daitezke. Izan ere, askok dagoeneko bere izena jasotzen duten kalea badute, eta horiek mapa batean jaso ditugu baina oraindik emakume hauen izeneko kalerik ez dagoen kasuetarako plakak sortzen ditu webgune honek.

Eulalia Abaitua ezagutzen den lehenengo emakume argazkilaria, Kattalin Agirre aldiz, Commete sare ezaguneko zutabe garrantzitsua edota Elvira Zipitria garai ilunenetan ere ikastolen mugimenduen sortzaile. Hauek eta beste hainbat emakumeren bizimodua jaso dugu proiektu honetan.

Norbere ekarpena
Ezagunak izango zaizkizue bestekaleak.eus -en bildutako emakumeen kontuak baina ziur zuentzako ezaguna den beste emakume batzuen berri jasotzea ahaztu zaigula. Webgune hau dinamikoa eta herritarra izatea nahi dugu, horrenbestez, norberak bere ekarpenak egiteko aukera ere egongo da bertan. Gertutik ezagutzen ditugun emakumeen bizimoduari omen egin, eta kale bat emateko aukera izango dugu gune honetan.

Aurreko bidalketa
Gaur egun palindromoa da: 2020-02-02 (Marko Gimenoren omenez)
Hurrengo bidalketa
iametzan telelana egingo dugu, Koronabirusagatik