Jardunaldi hauen helburua euskara eta teknologia berrien arteko erreferentziazko zita bat bilakatzea da. Iametza Interaktiboan, Argian eta Ametzagaiña taldean urtetan ari gara lanean euskararen eta teknologia berrien esparruan, merkatuaren joerak jarraitzen ditugu eta bezeroen beharrak entzuten. Hori dela-eta, teknologia berriei eta euskarari buruz hitz egiteko gune bat sortzea bururatu zaigu, beste batzuekin ere ezagutza konpartitzeko, kanpoko esperientziak ezagutzeko, guztion artean ikasteko…