Iametza Interaktiboak, Argiak eta Ametzagaiña taldeak antolatutako jardunaldiak ikus-entzunezkoak izango ditu ardatz.

Euskarabildua jardunaldiaren bigarren edizioa urriaren 11n izango da Donostiako Koldo Mitxelenan. Iametza InteraktiboakArgiak eta Ametzagaiña taldeak antolatutako jardunaldiak ikus-entzunezkoak izango ditu ardatz. Ikusi eta entzun. Multimedia produkzioaren gako komunikatibo eta teknologikoak izenburuko jardunaldietan, Interneteko bideogintza aztertu nahi da bai ikuspegi komunikatibotik zein teknologikotik begiratuta.

Ikus-entzunezko edukien zabalkundea geratu ezina da, ondorioz. Sarean gero eta erabiltzaile eta sarera konektatutako gero eta gailu gehiago daude. Gainera, datuen transmisiorako abiadura izugarri handitu da, horrek Internet bidezko bideoen kontsumoa edozein gailutan kontsumitzea ahalbidetu du, ordenagailutik hasi, telebistatik pasa eta telefono mugikorretaraino iritsiz.