Pantailez inguratuak bizi gara, gailu desberdinak erabiltzen ditugu egunean zehar eta konturatu gabe batetik bestera egiten dugu salto: mugikorretik eramangarrira eta handik tablet-era edo telebistara. Telebista ikusi bitartean ere beste pantaila batzuekin elkar eragiteko gai gara…

Batzuentzat orain deskribatutakoa eguneroko errealitatea izango da, beste batzuentzat etorkizuneko asmo handiak, baina egia dena da komunikazio eta marketin ikuspegitik aukera anitz zabaltzen direla eta horretan begirada jarri nahi dugula aurtengo jardunaldian.

Hala ere, ohiko moduan ez dira jardunaldi dibultzagaile hutsak izango, hausnarketa ere bideratu nahi dugu, besteak beste, ikus-entzunezkoen sektorea bere baitan hartzen duen eta sormen industria bezala definitu genezakeen esparru ekonomikoan arreta jarriz.