‘Euskararen eta Euskal Herriaren erronkak makinez inguratutako errealitatean’ azpitituluak jada bertan dugun errealitate bati egiten dio erreferentzia, izan ere, makinak gure ohiko jardunaren lekuko eta aktore nagusi bilakatzen ari dira.

Urtez urte hazi egiten ari den errealitate honen ezaugarriak zein diren eta euskarak zer leku izango duen jakitea garrantzitsua da, baita Euskal Herriko gizartea osatzen dugunok zer nolako etorkizunari aurre egiteko prestatu behar garen: ezagutzea zein diren erronkak, arriskuak eta aldaketa potentzialak gure ohituretan eta bizimoduan. Besteak beste, honako teknologiei aipamen egingo diegu jardunaldietan: Adimen artifiziala, gauzen internet, errealitate areagotua, errealitate birtuala eta Big Data.