Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da.

Nola konektatu teknologia bide berriak, seguruak eta askeak erabiliz?

Aspaldi internet ez dela demokraziaren utopia. Azken hamar urteetan munduko enpresa aberatsenak industria eta energiakoak izatetik, teknologikoak izatera pasa dira. Baina gure pantailen atzean dagoena kostata ikusten dugu: lainoa deitzen diogun hori munduko enpresa boteretsuenen ordenagailuak dira, eta hor uzten dugun informazioarekin negozioa egiten dute.

Pribatutasunean eragiten dituen arazoez gain, enpresa hauek herrien eta estatuen etorkizunean eragin dezakete: hauteskundeen emaitzetatik hasita, politika publikoak zehaztetaraino. Pribatutasunaren gaia hacktibista ezberdinen kezka izan da soilik, baina egun Alemaniako Estatua bera da eredu burujabetza teknologikoaren alorrean, bere administrazioaren zerbitzari guztiak Alemanian bertan egotera derrigortuak daude.