DATUEN IZURRIA. ZER ARI DA GERTATZEN GURE PRIBATUTASUNAREKIN PANDEMIA GARAIAN?

Teknologia digitalek menperatzen duten munduan, non itxuraz dena den garden eta demokratikoa, askotan ez dugu atzean ezkutatzen den logika ikusten. Geroz eta gehiago erabiltzen ditugun gailuen atzean dauden erraldoi teknologikoen gehiegikeriek pribatutasuna bezalako oinarrizko eskubide zibilak birformulatzera eraman gaitu.

2020ak eman duen azken mendeko mundu mailako gertakaririk garrantzitsuenetakoaren aurrean, gogoeta eta eztabaida egitea beharrezkoa dela uste dugu. Covid 19aren pandemiak muturrera eraman du teknologiaren eta pribatutasunaren arteko arazoa. Herritarron datuen arabera antolatu diren politika publiko berriek aurretik zegoen uste bat baieztatu dute: herritarrok ez dugu gure datuen gaineko kontrolik, eta hori gu kontrolatzeko erabil daiteke.

Egungo egoera abiapuntutzat hartuta, aurtengo Euskarabildua jardunaldiak bi gai uztartuko ditu: pandemiak eragindako egoera eta horren aurrean teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak.