Amazonek bi urtetik behin gardentasun txosten labur bat argitaratzen du. Bertan jartzen duenez, gobernuei emandako datuen artean daude erabiltzaileek egindako produktuen bilaketak eta Echo bozgorailu adimendunaren eta Ring segurtasun sistemen datuak.
Financial Timesek duela gutxi argitaratu zuenez, AEBetako poliziak 2.000 aldiz eskatu du sarbidea jendeak etxean dituen Ring bigilantzia gailuen bideo edukietara.
Historikoki AEBetako agintariak izan dira datu eskaera gehiena egiten zituztenak, baina azken txostenean ageri denez, eskaeren %42 Alemaniako gobernuak egindakoak dira. Bigarren postuan Espainia dago %18arekin, eta ondoren Italia eta AEBak datoz bakoitza %11arekin.
Informazio gehiagorako: