Mycroft.eus proiektua Talaios eta Skura kooperatibek eta Elhuyar Fundazioak elkarlanean garatuko dute.
Alexa, Siri eta Googleren ahots laguntzaileen pareko funtzionalitatea izango du, baina hauek ez bezala euskaraz, pribatutasuna zainduz eta Euskal Herrira begira: albisteak euskal hedabideetatik, janaria eskatuz gero bertako enpresetatik…
Horretarako software libreko Mycroft proiektuan oinarrituko dira eta beste enpresa edo norbanakoei funtzionalitate berriak garatzeko aukera emango diete.
2021eko uztailerako prest egongo da.
Informazio gehiago: