Amazonek irabazien %8 baino gutxiago ordaintzen du zergetan

AmazonOiartzunZergak

El Salto Diarion irakurri dudanez Amazonek 24.178 milioi dolarreko irabaziak izan zituen 2020an, 2019an baino %72 gehiago. Batzuk pandemiari probetxu ederra atera diote. Irabazi handiak dira horiek, baina zergetan %7 baino ez zuten ordaindu mundu mailan, gure inguruko enpresa txiki batek ordaintzen duen portzentaia baino gutxiago.

GAFAMeko multinazionalei ezetz esateko arrazoi asko daude, baina ekonomikoa ere oso kontutan hartu beharrekoa da.

Hain zuzen ere, hori da Oiartzungo udala Amazonek herrian ezarri nahi duen logistika zentroaren aurka azaltzeko emandako arrazoietako bat. Baina ez da hori arrazoi bakarra: tokiko merkataritzari kaltea egitea, ingurumen kalteak, enplegu suntsipena… Kalkulu batzuen arabera Amazonek Frantzian sortutako enplegu bakoitzeko 2 baina gehiago suntsitu ditu.

Informazio gehiagorako: